domingo, 20 de enero de 2013

•*¨*••*¨*•Argiaren Iluntasuna•*¨*••*¨*•

Iluntasuna ez da existitze, iluntasuna da ikusten ez dugun argiari deitzen diogun modua. 

---------------------------------------------------



Larogeitamaikaren martxoa huen
niretzako hila bat miragarri
nik neuk bertan ezagutu bait nuen
bihotzaren argi betegarri.

Bost egun bakarrik izan ziren

argiaren hiria ikusteko
nahiko eta soberan izan nituen
halako gauzez maitemintzeko.

Bainan eskuak orain lotuak ditut

arimaren nahia asetzeko,
ezinezkoa den altxorra nahi dut
berandu da atzera bueltatzeko.

Gogoratzen hasten naizen guztietan

dorre izugarri bat ikusten dut
begien malkoz dago bustia
aire ziztu batekin lehortuz.

Bidai luze bat dut orain buruan

gehiegi ez ote da niretzako
beranduegi bai izan daiteke
amets zahar bat orain berpizteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario